XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguberrietan ez ote gara ibiliko txinar zoroarena egiten? Gizartearen eguberriak ez dira Jainkoaren Eguberri salbatzaileak; hamaika bitxikeriaz beteriko eguberriak ditugu geure inguruan.

Erne ez bagaude inguruak irentsiko gaitu: Jainkoaren etxera salbatzaileaz poztutzeko gai ez garela pasa dezazkegu Eguberri jaiak.

Etxeko ate ondoan antolatuko dugun jaiotzan jarritako zurezko eta eskaiolazko haurtxoaz xamurturik agian; eta atez kanpo eskale datorkigunari muzin eginez.

Eguberrien gezurrak ez gaitzala engaina; erne egon gaitezen.

Jainkoa ez dator gure artera guk nahi genukeen bideetatik; guk guztien uste dugunarengan etorriko zaigu Jainkoa.

Bai, Eguberri Emmanuel-Jainkoa gurekin, baina zein bideetatik?

Jainkoa guregana etortzeko bide nagusienetako bat Eukaristia dugu, baina kondizio honetan: Kristoren oparian geure buruak opari bizi eskaintzekotan.

Jainko-herriaren otoitza Senideok: Jainkoak gizakiei dien leialtasuna gogoratu digu gaurko bigarren irakurgaiak.

Bihotz batez eta aho batez egiogun otoitz bere Semea mundura bidali duen Jainko Aitari.

- Elizaren alde: Eguberri-jaiak prestatzeko otoitzari eta zerbitzuari emanda bizi dadin.

- Gogo oneko gizon-emakumeen alde: Ongia eginez eta gaizkia borrokatuz, Jainkoaren Erreinua gizartera ekar dezaten.

- Gerlapean aurkitzen diren herrialdeentzat: Bihotzak argitzen eta suspertzen dituen Jainkoak pakerako bidetik eraman ditzan.

@- Hildakoen alde: Jainkoaren presentzia bete-betean goza dezaten.

- Hemen, aldare inguruan bildu garenon alde: Aurtengo Eguberriak Jon Bataiatzaileak, Matiak, Josek bezala ospatzeko, erne egon gaitezen.

Bai, hala eskatzen dizugu zure Seme maitearen izenean.